Iñaki Agirresaroberen diaporama emanaldia, bihar Sutegin

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 16a, 00:00

Euskal Herriko nortasuna islatzen duen “Sena zendu gabe” Iñaki Agirresarobe herritarraren diaporama saioa berriz ikusteko aukera egongo da, larunbat honetan, martxoaren 17an, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Egileak berak aurreratu moduan, “herriko nortasunarenak izan daitezkeen 5 zutaberen inguruko argazki bilduma da (etxegintza, dantza, kirola, natura eta hizkuntza)”. Ondoko irudia, horren guztiaren adibide bat baino ez da. Emanaldiak 35 minutuko iraupena izango du. 

Saio berria, maiatzean 
Duela aste batzuk NOAUA!-ri eskainitako elkarrizketan iragarri moduan, Agirresarobe emanaldi berri baterako materiala prestatzen ari da. Lehen planoak izango ditu, “Gertu-gertutik” izeneko saioko protagonista nagusiak. Eginiko lanaren emaitza, maiatzaren 11n, 20:00etatik aurrera ikusi ahal izango da Sutegin.