Jubilatu Asteko ekitaldietarako izen ematea, gaur itxiko da

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 19a, 00:00

Gure Pakea elkarteak martxoaren 26tik apirilaren 1era antolatu duen Jubilatu Astearen baitan, hainbat ekitaldi antolatu ditu eta horietako zenbait hitzorduetan parte hartzeko aldez aurretik izena emateko azken eguna da astelehen hau. Besteak beste, apirilaren 1ean Santueneako Aialde Berri sagardotegian ospatuko duten bazkaritara joan nahi duten adineko herritarrek, martxoaren 19a dugun honetan dute apuntatzeko azken eguna. 20 euro ordaindu beharko dituzte elkarteko bazkide direnek, gainerakoek 26 euro. 


Bestalde, astetartean, Donostiara ibilaldia ere antolatu dute Gure Pakeako kideek. Gipuzkoako hiriburuan bertan bazkalduko dute gero, Kai alde jatetxean. Eguneko menua dastatu ahal izango dute, 10 euroren truke. Baina ekimen honetarako ere, astelehen honetan izena eman beharra dago. Hona hemen, datorren Jubilatu Asterako Gure Pakeak prestatu duen ekitaldi eskaintza osoa:

Martxoak 26, astelehena 
17:00 Bihotza eta birikei buruzko hitzaldia Artzabalen, Jose Antonio Arteagaren eskutik. 

Martxoak 27, asteartea 
17:00 “Erlaxatzen ikastaroa” tailerra Artzabalen, Silbia Kamioren eskutik. 

Martxoak 28, asteazkena 
9:30 Irteera Donostiara. Bazkaria Kai alde jatetxean. 

Martxoak 30, ostirala  
17:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa Artzabalen. 

Apirilak 1, igandea 
12:00 Meza.  
14:00 Bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. 

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.