2012ko Santixabelak antolatzen hasteko lehen bilera deitu du Jai Batzordeak. Martxoaren 28rako finkatu dute hitzordua, arratsaldeko 18:30etan Potxoenea kultur etxean. Lehen bilkura honetan, datozen festetako jai egunak zehaztu eta herriko elkarte edo talde desberdinen proposamenak jasotzen hasteko asmoa du Jai Batzordeak. Herriko festetako prestakuntza makinaria martxan da beraz.