Taldekako txapelketan, gure judokak gero eta hobeto

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 19a, 00:00

Villaviciosa de Odon herrian jokatu zen taldekako Judo Txapelketaren bigarren jardunaldia. Usurbilgo Judo Taldeko neskak bikain aritu ziren eta lau saioetan nagusitu ziren. Sailkapen orokorrean, laugarren postuan daude orain Usurbilgo taldeko neskak.  Mutilak, hiru saio irabazi zituzten eta bakarra galdu, Madrilgo Kiofu talde indartsuaren aurka. Era honetan, Usurbilgo Judo Taldeko mutilen taldea bosgarren postuan da. Bi jardunaldi geratzen zaizkie oraindik dominen postuetara iritsi ahal izateko.