Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak lehen postuetan egoten jarraitzen du, denboraldi hasiera honetan antolatzen ari diren txapelketetan. Joan den larunbatean, talde kideetako bat, Ion Korta bigarren postuan sailkatu zen Loiolan ospatu zen XI. San Jose Mendi Duatloian. Txapelketa bera iaz irabazi zuen usurbildarrak, gertu izan zituen baita, Baxurde Txikiko beste kideak ere: laugarren postuan Ion Carbayeda sailkatu zen, bosgarrenean Unai Korta anaia, 28. postuan Iosu Vazquez eta 56. postuan Peio Sasian. Antolakuntzatik nabarmendu dutenez, inoizko parte hartze handiena bildu zuen larunbateko probak, guztira 68 kirolari bertaratu baitziren Loiolara.
Irudia: Loiolako Festa Batzordea.
Iñaki Añorga eta Mikel Otaegi, Espainiako Txapelketan
Beste bi usurbildarrek Espainiako Duatloi Txapelketan parte hartu zuten larunbat arratsaldean Burgosen; Iñaki Añorgak eta Mikel Otaegik. Euskadiko selekzioarekin batera joan ziren, estatu mailako txapelketara.