Eguraldi txarra zegoen iragarria baina atzoko lasterketan ateri egon zen eta une batzuetan eguzkiak gogotsu argitu zien bidea Aginagako IV. Mendi Lasterketan parte hartu zuten lasterkariei. Oraingoan, iaz baino partehartzaile gutxiago aritu badira ere, giro onean osatu zituzten 14 kilometroak. 108 lasterkari izan ziren irteeran. Hemen duzue podiuma nola geratu den.
Aginagako Mendi Lasterketan podiuma honela geratu da:
Nesketan: 1 Nerea Amilibia, 2 Eva Pelaez, 3 Miren Casado.
Mutiletan: 1 Igon Manzisidor, 2 Aitor Rubio, 3 Luis Mari Otegi.
Aginagako lehen lasterkariak: Carlos Fernandez, mutiletan; Izaro Ezpeleta, nesketan.
Sari banaketa Aginagako frontoian egin zen, hurbildutako guztientzat hamaiketakoa banatzen zuten bitartean.