Asteazken honetan, martxoaren 21ean trena hartu behar duzuenok adi, lau orduko lan uztea deitu baitute EuskoTreneko langileek. Goizean bi orduz, 9:00-11:00 artean, eta arratsaldez, beste bi orduz, 17:00-19:00 burutuko dute lan uztea. Ordu tarte hauetan, gutxieneko zerbitzuak baino ez ditu eskainiko EuskoTrenek. Ohiko joan etorrien %30a bermatuko dute.
Ordutegiak
EuskoTrenek duen web orrialdean berri ematen ari direnez, tren zerbitzuok bermatuko dituzte lan uzte orduetan:
USURBILDIK DONOSTIARA:
9:00-11:00 artean: 11:24, 12:24, 13:24.
17:00-19:00 artean: 17:54 eta 18:54koa ez dute bermatuko, bai aldiz, 19:24koa, 20:24koa eta 21:24koa.
DONOSTIATIK USURBILA:
9:00-11:00 artean: Donostiatik 9:47an irtengo dena (Usurbilen, 10:01ean) bermatuko dute, ez aldiz 10:47koa (Usurbilen, 11:01ean iristen dena).
17:00-19:00 artean: ez dituzte bermatuko, 17:17, 17:47, 18:17ko trenak (Usurbilera, 17:31, 18:01 eta 18:31n iristen direnak). Bai aldiz, Donostiatik 18:47an irtengo dena (Usurbilen, 19:01ean).
Lurraldebus autobusetan ere eragingo du lan uzteak
Lau orduko lan uzteak, besteak beste, Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusetan ere eragingo duela iragartzen ari dira EuskoTreneko web orrialdean. Informazio gehiago telefono zenbaki honetan: 902 543 210. Edo bestela, euskotren.es web orrialdean.