Datorren asteartean, martxoaren 27an burutuko da NOAUA! Kultur Elkarteko Bazkideen Batzar Nagusia. Bi deialdi finkatu dira; lehena, 19:00etarako; bigarrena, ordu laurden beranduagorako, 19:15etarako. Azken urteotan, batzarrak NOAUA!-ko egoitzan burutu diren arren, oraingoan, Potxoenea kultur etxe berrian egingo da. Honako gai zerrenda jorratuko da ekitaldian:
1-2011ko memoria eta balantze ekonomikoa.
2-2012ko egitasmoak eta aurrekontuak.
3-Zuzendaritza Batzordearen osaketa eta onarpena.
4-Galdera/erantzunak.
Tapak eta aurkibideak prest
Urtero moduan, 2011ko NOAUA! guztiak bildu eta tapa eta aurkibidearekin koadernatzeko garaia da. NOAUA!-ko bazkideok azala eta aurkibidea doan jaso ditzakezue NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan. Bazkide ez direnek aldiz, 3 euro ordaindu behar dituzte tapa edo azalarengatik, eta 1,20 euro aurkibidearengatik. Koadernatzea, Lizardi edo Laurok liburu dendetan egin daiteke. Koadernatzea berdin ordaindu beharko dute, NOAUA!-ko bazkide direnek eta ez direnek.