Arratsalde pasa antolatu dute Bihurri haur ludotekako arduradunek, ostiral honetarako, martxoaren 23rako. Ixabel Agirresarobek emanaldia eskainiko du arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ondoren, askaria antolatu dute. Arratsalde pasa, ludotekako bazkide direnei zuzendua egongo da.
Bazkidetza kanpaina, azken txanpan
Martxoaren 31n itxiko da bestalde, Bihurri Haur Ludotekan bazkidetza egiteko epea. Bazkide berriek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide izaten jarraitu nahi dutenek 10 euro. Kuota hauek familiako ordaindu beharko dira. Ordainketak ludotekak Kutxan duen kontu korronte zenbakian egin behar dira, norbere izen abizenak jarrita. Eta ondoren apuntatu da izena, Gaztelekuko egoitza ondora gerturatuta. Asteazkenetan, 18:00-19:00 artean.