ITAYAren futbito txapelketan, izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 21a, 00:00

Usurbilgo futbito txapelketaren edizio berri bat antolatu du ITAYA Gazte Asanbladak, estreinatu dugun udaberri honetarako. Martxoaren 30era arte eman daiteke izena, Oiardo Kiroldegian. Iaz bezala, parekidetasuna bultzatu nahi dute antolatzaileek aurtengo edizioan, baita herritarren parte hartzea eta giro ona ere.


Hartara, mutilez edo neskez osaturiko taldeek jokatu ahalko dute txapelketan, baita talde mistoek ere. ITAYA-tik adierazi dutenez, "orain arteko legeekin jarraituko dugu. Hau da, astero-astero, talde bakoitzetik epaile bana izendatuko da eta hauek ez badira azaltzen puntuak kenduko zaizkio taldeari".

Parte hartzeko honako baldintzak finkatu dituzte:
-Taldeko 40 euro ordaintzea (asegurua eta materialarentzat).
-Norberaren Nortasun Agiriaren fotokopia.
-1995. urtekoak edo zaharragoak izatea.
-Gauza guztiak biltzean, sobrea Oiardo Kiroldegian uztea, martxoaren 30a baino lehen.

Iazko txapelketako garaileak, ondoko irudian.