"Emakumeen autoestima" tailerra antolatu du Usurbilgo Udalak

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 21a, 00:00

Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Zerbitzuak ekimen berri bat abiatuko da apirilean; "Emakumeen autoestima" izeneko tailerra. Hiru hilabeteko iraupena izango du. Saioak, astelehen arratsaldero burutuko dira Usurbilgo bake epaitegi atzeko lokalean, 16:30-18:30 artean. Tailerra Nagore Aranburu psikologoak bideratuko du eta euskaraz. Apuntatzeko epea zabalik dago, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Zerbitzura deituta, 943 377 110 telefono zenbakira edo parekidetasuna@usurbil.net helbidera email bat idatzita. Azken kasu honetan, norbere izen abizenak, helbidea eta telefono zenbakia utzi beharko dira.