Berrogeigarren ediziora ailegatu den Usurbilgo Pilota Txapelketa Aste Santu ostean hasiko da aurten, apirilaren 14an. Aurreko urteen ildotik, oraingoan ere jubenil eta nagusi mailako pilotariak lehiatuko dira. Jubeniletan, 16 bikoteek parte hartuko dute; tartean, Zendoia-Telleria eta Ibargoien-Altuna bikote usurbildarrek. Nagusien mailan aldiz, 32 bikote apuntatu dira. Haietatik zortzi, zuzenean azken zortzirenetan sartuko dira maiatzean, horien artean Santxo-Altuna bikote usurbildarra, eta gainerako 24 bikoteek ligaxka bat jokatu beharko dute, apirilaren 14tik aurrera. Ligaxka honetan, bikote usurbildarrok lehiatuko dira: Imanol Zinkunegi-Markel Galarraga; Joseba Bengoetxea-Iker Zinkunegi; Gorka Mendizabal-Lizeaga; Lizaso-Erreka; Portu-Zabala; Katalina-Aranalde; Errasti-Urruzola.
Usurbilgo Pilota Txapelketako final nagusiak, ohi bezala, Santixabeletan ospatuko dira. Ondoko irudian, iazko txapeldunak.