Santixabeletako Jai Batzordeko lehen bilerarako, deialdia prest

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 23a, 00:00

Datorren asteazkenean, martxoaren 28an burutuko da udan ospatuko diren Santixabel jaiak prestatzeko lehen bilera. Jai Batzordetik herriko taldeei bileran parte hartzeko gonbita eta deialdia bidali zaie jada. Hilaren 28an, arratsaldeko 18:30etan finkatu dute hitzordua, Potxoenea kultur etxean. Lehenengo saio honetan, ohar bidez jakitera eman dutenez, "bi lan egin nahi ditugu: Santixabeletako egutegia finkatu eta jaietarako proposamenak bildu". Aurtengoan, Santixabel egunak baldintzatuko du hain zuzen, jaien egutegia. 2012 honetan, uztailaren 2a astelehenarekin egokitu baita. Itxura guztien arabera beraz, aurtengoan, Santixabelak ez dira ohi bezala, igandearekin bukatuko.