Larunbat arratsaldean, senior mailako bi taldeek, liga denboraldi honi dagokion azken neurketa jokatuko dute etxean, Oiardo Kiroldegian. Zaletuei neurketa hauek ikustera deitzen diete Usurbil Kirol Elkartetik, “denboraldi guztian bezala, kiroldegira gerturatzea eskertuko genieke Ligako bi taldeen azken jardunaldian herri guztiaren babesa senti dezaten”.
Eskubaloi elkartetik gaineratzen dutenez, bi taldeok “salbazio matematikoa lortu dute. Senior neskek 8. postua bermatu zuten lehengo astean (10eko liga da eta 2 jaisten dira mailaz), 2 jardunaldiren faltan. Mutilen 2. nazional mailako taldeak ere lehengo astean lortu zuen salbazio matematikoa, 3 jardunaldiren faltan”. Liga amaituta, bi taldeek Gipuzkoako Kopa jokatuko dute. Hona hemen, datozen bi partiduon ordutegiak:
Martxoak 24, larunbata:
17:00 Senior neskak, Euskal Liga "A": Atez Ate Usurbil-Tecnifuelle Elgoibar.
18:30 Senior mutilak, 2. nazionala: Atez Ate Usurbil-Gure Auzune.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.