Truke Egunaren edizio berri bat antolatu dute igande honetarako, martxoaren 25erako. Herritarren adostasunean oinarrituriko tratua, berrerabilera eta trukea ezaugarri nagusi izango dituen ekimena, Txokoalden ospatuko da. Trukalariak taldekoek antolaturiko hitzordua ohikoa izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera, aipatu moduan Txokoalden ospatuko da. Laugarren ediziora ailegatu den ekimenean, truke plaza, denbora eta ezagutza trukea, bazkaria, trikitilariak, informazio gunea eta antolakuntzatik diotenez, "norberak ekartzen duen umorea!" izango dira. Herritarrek parte hartze zuzena izango dute bertan. Trukerako postuak ere jarri ahal izango dituzte eta.