II. Gazte Eguna antolatu dute Gaztelekuak eta Ziortzak

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 26a, 00:00

Iaz estreinakoz antolaturiko ekimenari jarraipena ematea erabaki dute, Gaztelekuak eta Ziortza Gazte Elkarteak; Gazte Egunaren bigarren edizioa prestatu dute apirilaren 12rako. Jokoak, bazkaria edota Dj emanaldia tartekatu dituzte, Aste Santuko oporraldi betean ospatuko duten jaialdiko egitaraurako:

11:00 Oka erraldoia frontoian, Dema plazan eta Askatasun plazan.
13:30 Bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
16:00 Ur jolasak, Skate Parkean.
19:00 DJ AFRO, frontoian.

Antolatzaileak: Gaztelekua eta Ziortza.

Eskubaloi txapelketa
Aurten gainera, II. Gazte Egunari lotuta, Gaztelekuak beste hitzordu bat ere finkatu du. Eskubaloi txapelketa antolatu dute, Gaztelekuko gazteentzat eta euren gurasoentzat. Ekimena, apirilaren 14an ospatuko da, goizez, 10:00-14:00 artean Oiardo Kiroldegian. Parte hartu asmo dutenek, Gaztelekuan eman behar dute izena.

Irudia: Gaztelekua.