Aginagako txokoetan izen emateko aukera, ostegunera arte

Noaua Aldizkaria 2012ko martxoaren 26a

Aginagako Antxomolantxa Kultur Elkarteak txokoak antolatu ditu datozen Aste Santuko oporretarako. Martxoaren 31n, eta apirilaren 2,3,4,10,11,12 eta 13an goizez burutuko dira txokoak, 10:00-13:30 artean. Izen ematea irekita egongo da, martxoaren 29ra arte. 10 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, 20 euro gainerakoek. Antolakuntzatik berri eman dutenez bestalde, Aste Santuko oporraldia igarota, tailerrak izango dira; plastika, zeramika... Prezioa: 3 euro, eguneko. Argibide edo informazio gehiago jaso nahi duenak, Antxomolantxako kideekin harremanetan jarri besterik ez du. Telefono zenbaki honetara deitu behar da: 610 875 287.