0-3 urte arteko haurren gurasoei zuzenduriko “elikadura ekologikoaren sukalde goxoa” izeneko ikastaroa antolatu du Hitz Aho Haur Eskolako Guraso Taldeak, apirilaren 23 eta 25erako. Bi saioak, bertako sukaldari Amaia Ullatek eta Ekolapiko Elkarteak gidatuko ditu. Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, aldez aurretik uhegurasoak@gmail.com helbidean. Plaza mugatuak egongo dira, gehienez 12 lagunek parte hartu ahal izango dute ekimenean. Izen emateak “hurrenkeraren arabera onartuko dira” , zehaztu dute antolakuntzatik. Ikastaroa Haur Eskolako sukaldean burutuko da.