Aste Santuko txokoez hitz egiteko bilera deitu du Usurbil FT-k

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 27a, 00:00

"Aste Santua kirola eginez" izeneko txokoak antolatu ditu Usurbil FT-k ate joka den oporraldirako. Ekimenean izena eman duten haurren gurasoei zuzendutako bilera deitu dute, larunbat honetarako, martxoaren 31rako. Goizeko 11:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. Hitzorduko helburua, datozen txokoen inguruko nondik norakoak azaltzea izango da.