Erlaxatzen ikasteko tailerra gaur, Jubilatu Astearen baitan

Noaua Aldizkaria 2012ko martxoaren 27a

Atzo abiatu zen Jubilatu Astea, osasun gaiei loturiko, bihotza eta birikei buruz Jose Antonio Arteagak eskaini zuen hitzaldiarekin. Gure Pakea elkartekoek antolaturiko ekimenek gaur izango dute jarraipena; erlaxatzen ikasteko tailerrarekin. Saioa, arratsaldeko 17:00etatik aurrera burutuko da Artzabalen. Silbia Kamiok zuzenduko du. Donostiara irteera, bazkaria edota ipuin kontaketa ere iragarriak daude, igandera arte luzatuko den Jubilatu Aste honetarako. Hona hemen deitu diren hitzorduak: 


Martxoak 27, asteartea 
17:00 “Erlaxatzen ikastaroa” tailerra Artzabalen, Silbia Kamioren eskutik. 

Martxoak 28, asteazkena 
9:30 Irteera Donostiara. Bazkaria Kai alde jatetxean. Izen ematea itxita. 

Martxoak 30, ostirala 
17:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa Artzabalen. 

Apirilak 1, igandea 
12:00 Meza. 
14:00 Bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Izen ematea itxita. 

Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.