Amaiurren izan dira, Jalgi Hadi Garaipenera! gazte taldekoak

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 27a, 00:00

Asteburuan, Amaiurren eta Elizondon izan dira sortu berri den Jalgi Hadi Garaipenera! Buruntza gazte taldeko kideak. Ondoko argazkia, larunbatean burutu zuten egun pasaren erakusle. "Eguraldi bikainak lagunduta, giro ederrean igaro genuen Andoain, Hernani, Lasarte eta Usurbilgo gazteok elkarrekin eguna. Triki-Bertso-Poteoa, Amaiurko monolitora igoera, bertako konkistako azalpena, jokoak... izan genuen zer gozatua. Funtsean, gure kultura eta historiaren inguruko ezagutza praktikan jarri genuen", berri eman dute bilgunetik. 

Hurrengo hitzordurako gonbita ere luzatu dute Jalgi Hadi Garaipenera! Buruntzatik: "Buruntzaldeko gazteria deitzen dugu apirilean ospatuko den Gazte Martxan murgildu dadila. Hurbil zaitez gugana eta jalgi hadi garaipenera, denon artean garaipena hurbilago ikusiko dugu eta!".

Irudia: Jalgi Hadi Garaipenera! Buruntza gazte taldea.