ITAYA Gazte Asanbladak, Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak eta Nafartarrak Taldeak Elkartasun Eguna antolatu dute, larunbat honetarako, martxoaren 31rako. Euskal preso politiko eta iheslarien eskubideen aldeko eguna, hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzearen biharamunean ospatuko da. Herri kirolak, kantu-jira, manifestazioa, kontzertu gaua... Hainbat hitzordu antolatu dituzte; tartean herri bazkari eta afari bana.
Bi otorduotarako txartelak hain zuzen, aldez aurretik erosi behar dira. Frontoian burutuko den bertso bazkarirako sarrerak, Irrati eta Txiriboga tabernetan daude salgai. Erosteko azken eguna da gaurkoa. Prezio hauetan; langileek 15 eurotan, ikasle eta langabetuek 12 eurotan. Kantu afaria ere ospatuko da egun berean. Honako menua dastatu ahal izango da Artzabalen: espinaka eta ganba pudina; bakailu takoa saltsan; basurde gisatua; flana izozkiarekin; edaria (urteko ardoa, sagardoa), ogia eta kafea. Prezioa: 22 euro. Txartelak salgai, Bordatxon eta Artzabalen.
Hona hemen, datorren Elkartasun Eguneko egitarau osoa:
11:00 Herri kirolak frontoian.
12:30 Triki-bertso poteoa: Unai Gaztelumendi eta Imanol Lizarazu "Habana"rekin.
14:00 Bertso bazkaria frontoian, Unai Gaztelumendi eta Imanol Lizarazu "Habana" bertsolariekin.
18:00 Manifestazioa Mikel Laboa plazatik.
19:00 Kantu-jira Askatasuna plazatik. Iparraldeko kantariez eta musikariez lagunduta; iparra eta hegoa elkarrekin kantuan!.
21:00 Kantu afaria Artzabalen.
23:00 Kontzertuak frontoian: Bertan Bera, Materia Gris, Trifulka eta Laket.
Antolatzaileak: ITAYA Gazte Asanblada, Euskal Kantu Taldea eta Nafartarrak Taldea.