NOAUA! Kultur Elkarteko langileak, grebarekin bat

Noaua Aldizkaria 2012ko mar. 28a, 00:00

NOAUA! Kultur Elkarteko langileok bat egin dugu greba deialdiarekin eta bihar ez gara lanera etorriko. Ez dugu noaua.com web orria elikatuko, ezta sare sozialetan ditugun atariak ere. Hori bai, greba deialdiari buruzko informazioa jasoko dugu biharko egunean eta ostiralean emango dugu horren berri.