Osasunari buruzko hitzaldiarekin eta erlaxatzen ikasteko tailerrarekin ekin zitzaion duela lau egun, Gure Pakea Elkarteak antolaturiko Jubilatu Asteari. Egunotarako lotu duten hitzordu sortan, azken ekitaldiak burutuko dira asteburuan. Hasteko, gaur arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa saioa eskainiko du Artzabalen. Eta igandean, meza ospatuko da eguerdian, eta ondoren, aldez aurretik izena emana zuten jubilatuak bazkari baten bueltan bilduko dira Aialde Berri sagardotegian.
Martxoak 30, ostirala
17:00 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa Artzabalen.
Apirilak 1, igandea
12:00 Meza.
14:00 Bazkaria Aialde-Berri sagardotegian. Izen ematea itxita.
Antolatzailea: Gure Pakea elkartea.