Elikadura ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu dute Haur Eskolan

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 2a, 00:00

Haur Eskolako gurasoen ekimena izan da. Euren blog-ean irakurri dugunez, "urtarrilean gurasoei galdetu genizuen ea zein ikastaro egin nahiko zenuketen. Erantzun horietatik elikadurarena aukeratu dugu". Apirilaren 23an eta 25ean egingo da ikastaroa eta kontuan izan plaza kopurua mugatua izango dela.

Ikastaroa Haur Eskolako sukaldean egingo denez, gehienez 12 pertsonentzat egongo da tokia. Hurrenkeraren arabera onartuko dira. Beraz, animatuta bazaude, ez utzi azken ordurako.


Egunak: Apirilaren 23 eta 25ean.
Tokia: Haur Eskola.
Ordutegia: 18:00/20:00.
Irakaslea: Amaia Ullate, Haur Eskolako sukaldaria eta Ekolapiko taldeko kidea.
Nori zuzendua: 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten gurasoei bereziki, baina edozein gurasok parte har dezake.
Izena emateko: Ikastaroa doan da, baina derrigorrezkoa da izena ematea: uhegurasoak@gmail.com

Antolatzailea: Hitz Aho eta Haur Eskolako Guraso Taldea.