Pazko Astean, II. Gazte Eguna

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 2a, 00:00

Iazko estreinako esperientziari jarraipena emanez, Ziortza Gazte Elkarteak eta Gaztelekuak Gazte Eguna antolatu dute bigarrenez. Apirilaren 12an ospatuko da. Baina osagarri gisa, eskubaloi txapelketa ere prestatu dute hilaren 14rako.

Ziortza Gazte Elkartea eta Gaztelekua batu dira berriz, eta elkarlanean egun pasa antolatu dute apirilaren 12rako. Jolasak, bazkaria eta DJ emanaldia tartekatuko dira gazteak Aste Santu beteko oporraldian murgilduak dauden astean.
Ez hori bakarrik. Gaztelekuko gazteak eta euren gurasoak eskubaloian jokatzen ikusiko ditugu apirilaren 14an. 12-16 urte arteko herritarrak biltzen dituen guneak eta Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak txapelketa antolatu dute Oiardo Kiroldegian. Parte hartzeko asmotan direnak, aldez aurretik apuntatu beharko dira Gaztelekuan.

Apirilak 12, osteguna
Gazteleku eta Ziortzakoen jaia
11:00 Oka erraldoia frontoian, Dema plazan eta Askatasun plazan.
13:30 Bazkaria frontoian (norberak ekarrita). 16:00 Ur jolasak, Skate Parkean. 19:00 DJ AFRO, frontoian.
Antolatzaileak: Gaztelekua eta Ziortza.

Apirilak 14, larunbata
Eskubaloi Txapelketa-Kirol Eguna
10:00-14:00 Gaztelekuko gazte eta gurasoen eskubaloi txapelketa. Izen ematea: Gaztelekuan.
Antolatzailea: Gaztelekua.

Laguntzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.