Betaurreko erabiliak ez bota, Optikara eraman eta handik Saharara bidaliko dituzte

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 2a, 00:00

Erabilitako betaurrekoak edota puskatutakoak ez dago zertan zaborretara bota beharrik. Erreus izateari utzi eta berrerabil daitezke. Usurbil Optikatik NOAUA! bidez ohartarazi nahi dutenez, euren saltokian betaurreko erabiliak jaso egiten dituzte. Bildutakoak, gero Saharara eramaten dituzte, Donostiako Sahararen Lagunak izeneko Gobernuz Kanpoko Erakundearen bidez. Optikatik azpimarratu dutenez, betaurrekoak puskatuta izanagatik ez bota erreusaren poltsara, lenteak adibidez aprobetxa daitezke eta. Usurbil Optika ordutegi honetan dago zabalik: astelehenetik ostiralera, goizez 9:30-13:30 artean eta arratsaldez, 17:00-20:00 artean. Larunbat goizetan aldiz, 10:00-13:30 artean.