Apirilaren 16an Artzabalen, harrera familiei buruzko hitzaldia

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 3a, 00:00

Harrera familien elkarteko kide da Maite Pagola. Udalak antolatu duen hitzaldian hartuko du parte. NOAUA!ri adierazi dioenez, "babes gabeko haurren kasuak gero eta gehiago dira, eta jendeari harrera familia zer den azaltzea izango da hitzaldiaren helburu nagusia". Maite Pagolarekin batera, ekimen honetan parte hartzen duen familia batek bere esperientzia azalduko du.

Hitzaldia: apirilak 16 astelehena.

Non: Artzabalen, 19:00etan.