Aste Santuaren ondoren jokatuko dira Usurbilgo PilotaTxapelketako lehen partidak

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 3a, 00:00

Apirilaren 14an hasiko da Usurbilgo Pilota Txapelketa. Honakoa, 40. edizioa izango da. Santixabel jaiak bitartean, eskuz binakako txapelketa honetako partidak jokatuko dira astebururo. Nagusien Txapelketa Aste Santuen ondoren jarriko da martxan. Jubenilen txapelketa, beranduago, maiatza aldean.

Nagusien mailan, 32 bikote arituko dira lehian. Zortzi bikote dagoeneko azken zortzirenetan dira (tartean, Santxo-Altuna    usurbildarrak), eta horiek maiatzean hasiko dira jokatzen. Baina beste 24 bikoteek ligaxka bat jokatu beharko dute, apirilaren 14an hasita. Ligaxkan arituko diren usurbildarrak hauek izango dira: Imanol Zinkunegi-Markel Galarraga, Joseba Bengoetxea-Iker Zinkunegi, Gorka Mendizabal-Lizeaga, Lizaso-Erreka, Portu-Zabala, Katalina-Aranalde, Errasti-Urruzola.

Jubenilak, maiatzean
Jubenilak, ordea, maiatzean hasiko dituzte kanporaketa partidak. Zendoia-Telleria eta Ibargoien-Altuna bikoteak izango dira Usurbilen izenean arituko diren pilotariak.

 

Apirilak 14 larunbata
Usurbilen, goizeko 10:00etan
NAGUSIAK
Urretabizkaia-Esnaola/ Eskudero-Etxeberria
(Alegia)                         (Andoain)

Manzisidor-O. de Urbina / Errasti- Urruzola
(Antigua)                           (Usurbil)

Manterola-Ugalde / Lizaso-Erreka
(Oiartzun)             (Usurbil)

Olaetxea-Santxez / Iriarte-Iraizoz
(Amezketa)           (Zizur)


Apirilak 15 igandea
Usurbilen, goizeko 10:00etan
NAGUSIAK
Urmeneta-Jauregi / Fernandez-Goikoetxea
(Añorga)                 (Alde Zaharra)

Iriondo-Murgiondo / Urruzmendi-Goikoetxea
(Azpeitia)               (Igeldo)

Esnal-S.Sebastian /  I.Zinkunegi-M. Galarraga
(Hernani)                   (Usurbil)

Katalina-Aranalde / J.Bengoetxea-I.Zinkunegi
(Usurbil)                 (Usurbil)