Igande honetan, Aberri Egunean, Iruñean antolatu diren ekitaldietara joateko asmoa dute Itaya Gazte Asanbladakoek. Independentistak sareak deituta, eguerdiko 12:00etan martxa egingo da Golem-etik abiatuta. 13:00ean hasiko da ekitaldia Sarasate pasealekuan. Eta ondoren, egunpasarako ekitaldi ugari daude iragarriak, tartean, Itziarren Semeak, Hesian (argazkian), Gose eta Los Zopilites Txirriaos taldeen kontzertuak.
"Autobusean apuntatzeko zerrenda Txiribogan jarriko dugu, gaur arratsaldeko 18etatik aurrera eta larunbat goiza arte. Seriotasuna eskatzen dugu apuntatzeko garaian, inolako arazorik izan ez dezagun. Eserlekuak mugatuak dira, beraz mugi ipurdia!", jakinarazi dute Itayakoek.