Etxebizitza hipotekei aurre egin ezin dioten bezeroen zorra kitatzeko, desjabetze bidea eten dadila; gipuzkoar herritarrek duten hipotekaren zorra kitatzeko, egoera ekonomiko larrian dauden familiei eta lehen etxebizitza kasuetarako, etxebizitzaren lagapena ordainketa kontzeptuan onar dadila; eta azkenik, zorra txikiagoa denean finantza-entitateak hartuko du etxebizitza eta bezeroak etxebizitza horretan jarraituko du alokairu sozial batekin irtenbide moduan. Aurrerago bezeroaren egoera aldatzen denean berrerosketarako aukera izango du.
Hiru eskaerok biltzen ditu, martxoaren 27ko osoko ohiko bilkuran Usurbilgo Aralarrek aurkeztu zuen mozioak. Aho batez onartu zuen udalbatzak.