Artikuluetako batean aldaketa bat txertatuta, uren zerbitzurako udal ordenantza aho batez eta hasieraz onartu zuen udalbatzak, martxoaren 27ko osoko bilkuran. Erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen hasi eta biharamunetik zenbatzen hasita, erreklamazio edo iradokizunak aurkezteko 30 eguneko epea egongo da. Denbora tarte horretan, halakorik ez balego, ordenantzaren aldaketa behin betiko onartutzat joko da.