Hitzaldi zikloa eta Gartxot pelikula, Nafartarrak taldearen eskutik

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 4a, 00:00

Nafarroa konkistatu zuteneko bosgarren mendeurrena betetzen den honetan, hitzaldi zikloa antolatu du Nafartarrak taldeak apirilaren 17tik 26ra. Konkista bera, hezkuntza, ikurrak, euskara edota independentzia gaiak jorratuko dituzte hitzorduotan. Saio guztiak Sutegin burutuko dira, arratsaldeko 19:00etan hasita. Hitzaldietarako sarrera doan.

Apirilak 17, asteartea
“1512. Nafarroaren konkista”. Hizlaria: Beñi Agirre.

Apirilak 18, asteazkena
"Hezkuntza transmisioa bakarrik al da?". Hizlaria: Mirari Bereziartua.

Apirilak 20, ostirala
"Ikurriña-nafar bandera: mahai ingurua". Hizlaria: Luis Mari Martinez Garate.

Apirilak 24, asteartea
"Independentziaren bideragarritasun ekonomikoa". Hizlaria: Oscar Arantzabal.

Apirilak 26, osteguna
"Euskara, Hizkuntza bat bere bakardadean". Hizlaria: Pako Aristi.

Apirilak 27, ostirala
"Gartxot” pelikula, Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik zuzendua.
22:00etan Sutegin. Sarrera, 5 euro.