Antton Aranburu, David Illarramendi, Mikel Olasagasti eta Beñat Arteagak osatzen duten Hotzikara taldea, Gaztea irrati kateak antolaturiko XXI. Maketa Lehiaketako finalera ailegatu da. Ekimeneko epaimahaiaren erabakiz gainera. Taldeak pozik egoteko arrazoirik ez du falta, duela aste gutxi hain zuzen, EhrZ musika lehiaketan ere 12 finalisten artean sailkatu baitzen. Maketa Lehiaketako final saioa, Bilboko Bilborock aretoan ospatuko da, apirilaren 26an. Bertan kontzertua eskainiko dute usurbildarrek, gainerako finalistekin batera. Epaimahaiak talde onena, dirutan 3.000 eurorekin eta musika-tresnatan edo musika-ekipamendutan beste 3.000 eurorekin sarituko du. Bideoklip bat grabatzeko aukera ere irabaz dezakete, baita aurtengo Bilbao BBK Live jaialdian zuzenean jotzeko aukera ere. Irabazlearen berri, apirilaren 26an izango dugu. Ekitaldia zuzenean ikusi ahalko da, Gaztearen web orrian, streaming bidez, baita ETB 3 telebista katean ere.
Irudia: Ibai Arrieta.