Ziortza Gazte Elkartea eta Gaztelekua batu dira berriz, eta elkarlanean II. Gazte Eguna antolatu dute ostegun honetarako, apirilaren 12rako. Jolasak, bazkaria eta DJ emanaldia tartekatuko dira gazteak Aste Santu beteko oporraldian murgilduak dauden astean.
Ez hori bakarrik. Gaztelekuko gazteak eta euren gurasoak eskubaloian jokatzen ikusiko ditugu apirilaren 14an. 12-16 urte arteko herritarrak biltzen dituen guneak eta Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak txapelketa antolatu dute Oiardo Kiroldegian. Parte hartzeko asmotan direnak, aldez aurretik apuntatu beharko dira Gaztelekuan. Hona hemen, prestatua dagoen egitarau osoa:
Apirilak 12, osteguna: Gazteleku eta Ziortzakoen jaia
11:00 Oka erraldoia frontoian, Dema plazan eta Askatasun plazan.
13:30 Bazkaria frontoian (norberak ekarrita).
16:00 Ur jolasak, Skate Parkean.
19:00 DJ AFRO, frontoian.
Antolatzaileak: Gaztelekua eta Ziortza.
Apirilak 14, larunbata: Eskubaloi Txapelketa-Kirol Eguna
10:00-14:00 Gaztelekuko gazte eta gurasoen eskubaloi txapelketa. Izen ematea: Gaztelekuan.
Antolatzailea: Gaztelekua.
Laguntzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.