Kontzertuak Akerra Gaztetxean, oraingoan igande arratsaldez

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 11a, 00:00

Txokoaldeko Akerra Gaztetxekoek antolatu ohi dituzten kontzertuak, hitzorduz aldatu dituzte oraingoan. Ostiral gauetarako programatu izan dituzten emanaldiak, oraingoan, igande arratsalde baterako, apirilaren 22rako lotu dituzte. Haulin ´ass, Humilitate eta Bajo Presion taldeek parte hartuko dute, 18:30etatik aurrera. Bertaratzeko gonbita luzatu dute Akerra Gaztetxekoek, web orrialde honetara igorri duten mezuaren bidez:

"Apirilaren 22an kontzertua izango da Akerra gaztetxean arratsaldeko 18.30etatik aurrera, bertan jardungo dute Haulin´ass, Humilitate eta Bajo Presion taldeek. Haulin´ass, talde italiarra hc/punk musika jorratzen duen beteranoak dira eta Euskal Herria, Katalunia, Frantzia eta Espainiatik egingo duten bira probestuko dute Txokoaldeko hezetasuna dastatzeko. Humilitate, talde zarauztarra udara Estatu Batuetan biran ibili ondoren euskal eszenatokietan dabiltza beraien trushcore kañeroa plazaratuz. Bajo Presion taldea basauritik dator eta hardcore melodikoa egiten dute. Igandeetako iltzea kentzeko formula bikaina ez? Anima zaitez ta etorri musika maitatzera!!!!! Gora ajerik gabeko igandeak!!!!!!!!!!!"