ITAYA Gazte Asanbladatik web orrialde honetara bidali duten mezuaren bidez, martxoaren 31n burutu zen Elkartasun Egunean egindako errifen zozketako zenbaki sarituak atera direla berri eman dute. Honako hauek dira: 039 (jabeari, Atxega jatetxean bi lagunentzako otordua egokitu zaio), 163 (jabeari, Ardi Beltz garagardotegian bi lagunentzako otordua egokitu zaio) eta 395 (jabeari, Txapeldun tabernan bi lagunentzako otordua egokitu zaio). Errifa hauek dituztenek, saria jasotzeko apirilaren 21era arteko epea dutela ohartarazi dute ITAYAtik. Horretarako eurekin harremanetan jartzera deitzen dituzte, itaya@euskalerria.org helbidera, sarituaren izen abizenekin mezu bat bidaliz. "Zorionak zozketako irabazleei! Elkartasuna eraikiz, euskal preso eta iheslariak etxera!", adierazi dute gazte asanbladakoek.
Giro polita
Martxoa agurtzeko euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Elkartasun Eguna antolatu zuten ITAYA Gazte Asanbladak, Nafartarrak taldekoek eta Euskal Kantu Taldeak. Goizetik goizaldera luzatu zen egitarauko hitzorduetan giro polita sortu zen. Herri kirolak, bertso bazkaria frontoian, arratsaldean kantu-jira eta ondorengo afaria, eta gaua borobiltzeko kontzertuak ospatu ziren.