Santixabeletako egitarau lehiaketa, martxan laster

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 11a, 00:00

Santixabeletako prestaketa lanak abian dira jada, lehen bilera joan den martxoaren 28an burutu zen. Potxoenean finkaturiko hitzordura 16 lagun inguru bertaratu ziren. Jai Batzordetik adierazi dutenez, "ekintza gehientsuenak kokatzen hasi gara". Ohartarazi dutenez bestalde, "laster batean egitarau lehiaketa jarriko da martxan". Eta datozen jaietan ekitaldiren bat antolatzekotan diren eragileek badute kontuan hartu beharreko beste data bat ere; "apirilaren 19rako eragile desberdinek informazio hau ekarriko dute udalera: ekintzaren aurrekontua eta txupinazorako proposamena". Aipatu moduan, lehen bilera Aste Santu aurretik burutu zuen Jai Batzordeak, baina bigarren bilkura baterako deia ere finkatua dute jada; apirilaren 25erako, 18:30etan Potxoenean.