Larunbatean hilik agertu zen Joxean Telleriaren senideei elkartasuna adierazteko gaur eguerdian Lasarte-Oriako Udaleko udalbatzarra bildu da. Gertaeren aurrean samina eta atsekabea adierazi diete hildakoaren senideei eta baita euren animua ere familiari, aho batez onartu duten idatziaren bitartez. Artean, Telleriaren ilobak atxilotuta jarraitzen du. Asteazken honetan bete da hain zuzen, epailearen aurrera eramateko bete beharreko 72 orduko atxiloaldia. Baina gaur eguerdian, DV-k berri eman duenez, gehienez beste 48 orduz luzatu diote atxiloaldia 24 urteko gazte usurbildarrari.