II. Gazte Eguna abian da, primeran pasatzen ari dira gazte eta begiraleak

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 12a, 00:00

Estreinakoz iaz antolaturiko ekimenari jarraipena emanez, Ziortza Gazte Elkartea eta Gaztelekua elkartu dira berriz, bigarren ediziora heldu den Gazte Eguna antolatzeko. Gaurko finkatua zuten, jolas, bazkari edota dj saio batekin uztartu duten hitzordu sorta. Eguna euritsu esnatu den arren, eguraldiak ez ditu antolatzaileen asmoak zapuztu. Oka joko erraldoiarekin ekin diote iluntzera arte luzatuko den planari. Dadoa bota eta egokitzen zen zenbakietan proba desberdinak gainditu behar izan dituzte gazteek. Guztia noski giro ederrean, eta Ziortza zein Gaztelekuko begiraleak mozorrotuta zirela.

II. Gazte Eguna hasi besterik ez da egin. Aurten gainera, larunbatean jarraituko du eskubaloi txapelketarekin. Hauxe da momentuz, ostegun honetarako iragarria duten egitaraua. Eguraldiagatik aldaketaren bat izango da ziur aski, arratsaldeko ekintzak ere frontoian egiteko asmotan baitira:

Apirilak 12, osteguna: Gazteleku eta Ziortzakoen jaia

11:00 Oka erraldoia frontoian, Dema plazan eta Askatasun plazan.

13:30 Bazkaria frontoian (norberak ekarrita).

16:00 Ur jolasak, Skate Parkean.

19:00 DJ AFRO, frontoian.

Antolatzaileak: Gaztelekua eta Ziortza.

 

Apirilak 14, larunbata: Eskubaloi Txapelketa-Kirol Eguna

10:00-14:00 Gaztelekuko gazte eta gurasoen eskubaloi txapelketa. Izen ematea: Gaztelekuan.

Antolatzailea: Gaztelekua.

Laguntzailea: Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.