Euskotreneko autobus zerbitzuan aldaketak izango dira, datorren astelehenetik, apirilaren 16tik aurrera. Geltoki berriak edota ordutegi aldaketak txertatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, aipatu zerbitzua hobetze aldera. Zumaia-Donostia zerbitzuari dagokionean, hedabideek berri eman dutenez, N-634 errepidetik igarotzen diren autobus guztiak Urbil merkatal gunetik igaroko dira. Honenbestez, aurrerantzean ez dira Txikierdi paretik igaroko. Hauxe nagusiki, Usurbili dagokionean, txertatu duten aldaketa. Baina ez da berrikuntza bakarra izango. Urola-Kosta eta Deba Behea bailarako Euskotreneko autobus zerbitzu guztietan aldaketak izango baitira astelehenetik aurrera. Informazio gehiago, lurraldebus.net edo euskotren.es web orrialdeetan. Baita 902 543 210 telefono zenbakian ere.