Joxean Telleria hiltzea leporatuta, espetxeratu egin dute igande goizean Usurbilen atxilotu zuten 24 urteko bere iloba. Atxilotu zutenetik 72 orduko epea igarota, atzo eguerdian jakin zenez, gazte usurbildarraren atxiloaldia beste 48 orduz luzatzea erabaki zuten. Baina azkenean, arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera. Aipatu moduan, Lasarteko Pepe-enea baserrian larunbatean hilda aurkitu zuten gizonezkoa eskopeta batekin hiltzea leporatuta zegoen herritarra, epaileak espetxera bidali du.
Eskopeta hain zuzen, Oria ibaian agertu zen astelehenean. Bestalde, Telleriaren heriotzarekin zerikusirik ez zuela eta, aske geratu zen, Telleriarekin bizi eta lan egiten zuen beste gizonezkoa. Elkartasuna eta doluminak adierazi zizkien atzo Lasarte-Oriako Udalak, hildakoaren senitartekoei.