Atzo ospatu zen Ziortza Gazte Elkarteak eta Gaztelekuak antolaturiko II. Gazte Eguna. Joko eta jolas artean eman zuten, dj emanaldi batekin amaituriko eguna. Bigarren edizioa ordea ez da honetan geratuko. Biharko, apirilaren 14rako, eskubaloi txapelketa antolatu baitu Gaztelekuak, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartearekin batera. Gaztelekuko gazteak eta euren gurasoak eskubaloian arituko dira, goizeko 10:00etan hasi eta 14:00ak arte Oiardo Kiroldegian. Ekimenean parte hartzeko interesa dutenek aldez aurretik apuntatu behar dira, Gaztelekuan bertan.