Kopa Nazionala jokoan dute, gizonezkoen eskubaloiko jokalari seniorrek

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 16a, 00:00

Senior mailan eskubaloian jokatzen duten Usurbil Kirol Elkarteko gizonezkoen bi taldeek, talde berri bat osatu dute asteotan Kopa Nazionala jokatzeko. Asteburuan Elgoibarren izan zuten lehen neurketa, eta bigarrena ostegun honetan bertan izango dute, Oiardo Kiroldegian, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Somos Eibar Eskubaloia taldea izango dute aurkari.

Senior nesken txanda, larunbatean
Senior neskek ere etxean jokatuko dute asteburu honi dagokion jardunaldia. Elgoibarko Sanlo E.K.T. taldekoekin lehiatuko dira Oiardo Kiroldegian, larunbat arratsaldeko 17:30etan hasita.