BERRIA egunkariak ziztada bila jarraitzen du

Noaua Aldizkaria 2012ko apirilaren 18a

"Zure ziztada behar dugu" lelopean, Berria egunkariak laguntza jasotzeko abiaturiko kanpainak aurrera jarraitzen du. Aipatu hedabidea laguntzeko Usurbilen osatu den sostengu taldeak zenbatu duenez, Usurbilen 16 ziztada eman dira, beste 7 Aginagan eta 3 Zubietan. Bilgunetik gogorarazten dutenez, ""BERRIAlaguna egiten bazara, Berria Taldearen jarduera eta erabaki nagusien informazio osoa izango duzu, BERRIA PDFn doan jasoko duzu eta deskontuak izango dituzu Berria Taldearen produktuetan. Horretarako www.berria.info/berrialaguna bisitatu edo 943 30 43 45 telefono zenbakira deitu".