Gizonezkoen zein emakumezkoen artean jokatuko den Usurbilgo Paleta Txapelketa antolatu dute aurten ere, izen ematea zabalik dago jada. Maiatzean hasiko den lehian apuntatzeko azken eguna apirilaren 30a izango da. Hona hemen, antolakuntzak finkatu dituen parte hartze baldintzak:
Gizonezkoak (paleta goma):
-2 pilotarien izenak eman behar dira. Partiden egutegia hasieratik zehaztuta geratuko da eta ezingo da inolaz ere aldatu. Horretarako izango dira ordezkoak.
-Izen ematea: 20 euro.
-Partidak: igande arratsaldetan, 17:30etatik aurrera jokatuko dira. Maiatzean hasi eta herriko jaietan bukatzeko asmotan.
-Lehiaketa sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da: datak, taldeak, zerrenda buruak...
-Usurbildarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
-Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte eta txuriak eta beltzak erabiliko dira, puntu horidunak eta partidak 25 tantutara izango dira.
-Euria eginez gero Aginagara joateko aukera egongo litzateke.
-Izena emateko, Txiribogan izena eman edo 626110923 telefono zenbakira deitu.
-Izena emateko epea apirilaren 30a izango da.
Emakumezkoak (paleta goma edo teniseko pelota):
-Bi txapelketa desberdin egongo dira: bata gomazko pelotarekin eta bestea teniseko pelotarekin.
-Izena bi txapelketa hauetako batean eman behar da.
-2 pilotarien izenak eman behar dira. Partiden egutegia hasieratik zehaztuta geratuko da eta ezingo da inolaz ere aldatu. Horretarako izango dira ordezkoak.
-Izen ematea: 10 euro bikoteko.
-Partidak: astean zehar jokatuko dira. Maiatzean hasi eta herriko jaietan bukatzeko asmotan.
-Lehiaketa sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da: datak, taldeak, zerrenda buruak...
-Usurbildarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute.
-Euria eginez gero Aginagara joateko aukera egongo litzateke.
-Izena emateko Txiribogan izena eman edo 626110923 telefono zenbakira deitu.
-Izena emateko epea apirilaren 30a izango da.