Lizaso-Erreka eta Katalina-Aizpuru bikoteek euren lehen garaipena eskuratu dute, asteburuan abiatu zen Usurbilgo Pilota Txapelketan. Errasti-Urruzola eta I.Zinkunegi-M.Galarraga bikoteek aldiz ez zuten emaitza bera lortu. Edozein kasutan, iragan asteburukoak nagusien mailan jokatzen ari diren ligaxkako lehen neurketak baino ez dira izan. Larunbat eta igande goizean, partida gehiago jokatuko dira. Hona hemen, iragarriak daudenak:
Apirilak 21, larunbata
Ordua: 10:00.
Tokia: Usurbilgo frontoia.
Neurketak, Nagusi mailan:
Aranburu-Elola (Lasarte) - Urretabizkaia-Esnaola (Alegia)
Odriozola-Aranburu (Errenteria) - Errasti-Urruzola (Usurbil)
Ezkurdia-Beraza (Irurtzun) - Arrizabalaga-Ugalde (Oiartzun)
Iribar anaiak (Zumaia) - Gallurralde-Santxez (Amezketa)
Apirilak 22, igandea
Ordua: 10:00.
Tokia: Usurbilen.
Neurketak, Nagusi mailan:
Mendizabal-Lizeaga (Usurbil-Hernani) - Huegun-Goikoetxea (Alde Zaharra)
Azketa-Atxa (Zegama) - Urruzmendi-Goikoetxea (Igeldo)
Rodriguez-Intxausti (Zumarraga) - I.Zinkunegi-M-Galarraga (Usurbil)
Asteasu-Berroeta (Gasteiz) - J.Bengoetxea-I.Zinkunegi (Usurbil)