"Pelex" usurbildarraren erakusketa, Kutxaren Donostiako aretoan

Noaua Aldizkaria 2012ko api. 18a, 00:00

Pintura eta eskultura erakusketa berri bat antolatu du Jose Luis Elexpe "Pelex" usurbildarrak, oraingoan Donostiako Bulebarrean Kutxak duen aretoan, "Hotsez hots" izenekoa. Ostegun honetan bertan zabalduko da, baina etzi, ostiral arratsaldeko 19:00etan inauguratuko du Pelexek. Honela dio, erakusketari lotuta, aurkezpen gisara argitaratu den eskuorriak:
"Hitzez hitz
Hotsez hots
Doinuak eta koloreak
biak parez pare
kolore hotzak eta beroak bezalaxe
badira notak goikoak eta behekoak
bitara lortzen da
dardara moduko bat
eta koloreak edo notak uztartzean
erritmo eta dardara ederrak
sortzen dira espazioan
zein pertsona baitan,
Zalantzarik gabe, banaezinak dira"

Bihartik aurrera ikusgai izango da erakusketa, aipatu moduan, Donostiako Bulebarrean Kutxak duen aretoan. Maiatzaren 27ra arte usurbildarraren artelanak ikusteko aukera egongo da, asteartetik igandera; goizez, 11:30-13:30 artean edo arratsaldez, 17:00-21:00 artean.