Jakin berri denez, hiru egunez atzeratuko da D3M eta Askatasunaren aurkako epaiketaren hasiera. Honenbestez, apirilaren 30ean ez, maiatzaren 3an abiatuko da Espainiako Auzitegi Nazionalean, 13 euskal herritarren aurkako epaiketa. Agurtzane Solaberrieta eta, Arantza Urkaregi, Eli Zubiaga, Iker Rodrigo, Imanol Nieto, Amparo Lasheras, Hodei Egaña, Unai Berrostegieta, Zuriñe Zorrozua, Fernando Antia, Jose Antonio Munduate, Xabier Isasa eta Aitor Ligerzanaren aurkakoa hain zuzen. Guztira, 109 urteko kartzela-zigorra eskatzen du fiskalak. Horietatik bederatzi urteko espetxe zigorra, Solaberrietarentzat.
Epaiketa atzeratzeko arrazoia, apirilaren 30a zubia egokitu dela izan da. Auzitegi Nazionalean horretaz jabetu berri direla, eta honenbestez, epaiketaren hasiera hiru egunez atzeratuko dela erabaki dute.