Hauteskundeak tarteko iazko edizioa goiztiarragoa izan arren, aurtengoan, ohiko egunez ospatuko da Usurbilgo XXXI. Sagardo Eguna. Maiatzeko hirugarren igandean, hilaren 20an hain zuzen. Sagardo desberdinak dastatu ahal izango dira, frontoi eta Dema plaza inguruetan jarriko diren postuetan zehar, eguerdia baino lehen hasiko den festan. Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek prestaturiko jaialdiari buruzko zehaztasun gehiago datozen asteotan.